Argazki hauen ondoren,imformazioa emango dizuegu.Eta horretarako artikulu baten zati batzuk jarriko dizkizuegu.
"Estatu españolean 70 eta 90 emakume artean hiltzen dituzte urtero. Europako Kontseiluak 2000.urtean jada esan zuen, 16 eta 44 urte arteko emakumeen baliaezintasun eta heriotza arrazoi nagusiena indarkeria sexista dela.
Errealitatea gordina da. Eraso matxistak etxe barruan zein kanpoan ematen dira, argiarekin eta argirik gabe, eta erasotzaileak herrialdeko zein kanpoko gizonak dira, baina guztiak ere emakumeak gorrotatzen dituzten gizonak dira.
Badakigu bortxaketa eta eraso gehienak ez direla salatzen. Hori horrela, emakume erasotuak egindako denuntzia eraginkorra izan dadin erraztasun handienak eman behar dira.
Beste mundu bat behar dugu, beste balore batzuetan heziak izan behar dugu. Gorrotatu, eraso eta hiltzen gaituzten gizonekin, bukatu behar dugu. Matxismoarekin bukatu behar dugu. Ez dugu nahi bizitza osoan erasoak salatzen aritzea. Bukatu daitezen nahi dugu. Aski da!."
orain datu batzuk emango dizkizuegu 1999tik 2007-ra emandako kasuak:
www.juntadeandalucia.es/institutodelamujer/Base-de-datos-sobre-homicidios-en.html